Amesti Akademia

Akademia

AMESTI AKADEMIA hezkuntza zentroa 2005. urtean sortu genuen Urnietan. Laguntza-eskolak eskaintzen ditugu, baina gainera, urte guztian zehar, ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditugu adin guztietako pertsonei zuzenduta.

Lehen Hezkuntzako (LH), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Erdi- eta Goi-mailako Graduetako ikasleekin jarduten dugu, eskolan landutako gaiak hobeto jorratzeko eta indartzeko helburuz.

Haurrekin ere egiten dugu lan, jolasaren bidez ikas dezaten. Eta, nola ez! Helduen eta hirugarren adinekoen gelan, nagusienek hizkuntzak, informatika edo mekanografia ikas dezakete, baita marrazketa artistikoa edo irakurketa eta idazketa ere.

Talde txikitan zein banaka ematen ditugu eskolak eta, hala behar izanez gero, baita etxean ere. Ikasketa-plan pertsonalizatua eta banakako jarraipena eskaintzen ditugu.

Irakasleak

Tituludun irakasle taldea daukagu, goi-mailako prestakuntza eta gai guztietan esperientzia handia duena:
- HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO eta HEZKUNTZA BEREZIKO irakasleak.
- DBHko eta Batxilergoko irakasleak.
- PSIKOPEDAGOGIA zerbitzua.
- LOGOPEDA.
- HIZKUNTZEN irakaskuntzarako irakasleak.

Ikasgelak

Ondo hornitutako hiru ikasgela ditugu; ekipamendu informatikoarekin eta liburutegi txiki baina bereziarekin.