Amesti Akademia

Eskaintza

Tailerrak eta ikastaroak

Eskulanak

Eskulan tailerrak antolatzen ditugu urte guztian zehar haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta: pintura, marrazketa, fofutxak, feltroa, birziklatzea, trapilloa, imitaziozko bitxigintza…

Guraso-eskola

Sarritan zeregin zaila bihurtzen da seme-alaben heziketa; horregatik, gurasoei laguntzea helburu duten tailerrak antolatzen ditugu, orientazioa eta aholkuak eskaintzeko eta etorkizunean sor daitezkeen arazoak aurrez lantzeko.

Gurasoek beraien seme-alabekin dituzten eguneroko bizipenak elkarrekin partekatzeko espazioa ere badira, barruak husteko, entzuteko, besteek entzun gaitzaten, informazioa eskuratzeko, ikasteko, hausnartzeko eta, baita ondo pasatzeko ere.

Adimen emozionala

Adimen emozionala norberaren eta ingurukoen sentimenduak eta emozioak antzemateko gaitasuna da; baita emozio horiek testuinguruaren edo egoeraren arabera ondo erabiltzeko trebetasuna ere.

Tailer hau norberaren emozioak egoki kudeatzen ikasi nahi duten pertsonei dago zuzenduta, norberaren buruarekin gustura egon eta dituzten helburuak lortzeko bidean eraginkortasun handiagoa izan nahi dutenei.

Ikasketa teknikak

Zenbat eta hobeto antolatu ikasketa prozesua, orduan eta ahalegin eta denbora gutxiago eskatzen digu eta emaitza hobeak lortzen ditugu. Ikaslearen ikasketa kalitatea hobetzea da gure helburua eta, horregatik, AMESTIn LEHEN HEZKUNTZAKO (LH), DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO (DBH) eta BATXILERGOKO ikasleei eta haien familiei zuzendutako ikasteknika ikastaroak antolatzen ditugu.

Ikastaroaren iraupena ikaslearen beharren araberakoa izaten da, plaza kopurua mugatua izaten da eta talde txikietan egiten da.

Haurrei zuzendutako ingeles tailerra

Ikasturte osoan zehar eta opor garaietan ingeles tailerrak eskaintzen dizkiegu 3-7 urte bitarteko haurrei.

Gure helburu nagusia era dibertigarrian eta dinamikoan haurrak ingelesean trebatzea eta hiztegia finkatzea da.

  • Astean egun bat.
  • Iraupena: Ordubete
  • Gehienez ere 6 haurrez osatutako taldeak egiten ditugu.

Informatika

  • Informatikako hastapen ikastaroak.
  • AUTOCAD, PHOTOSHOP, SKETCHUP.
  • Adina: 8 urtetik aurrera.

Mekanografia

Tailer honekin azkar, akatsik egin gabe eta teklatura begiratu gabe idazten ikasiko duzu. Mekanografia jakitea onuragarria da, izan ere, denbora asko aurrezten da eskolako lanak egiterako orduan, mezuak idazterako orduan eta abar.

  • Iraupena: 20 ordu.
  • Taldean (gehienez ere 4 lagunez osatua) edo banaka.
  • Eguna eta ordua izena ematera datorrenean zehaztuko ditugu ikaslearekin.

Arkitektura tailerra

Ekintza ludiko-hezitzaileak dira eta hauen helburua da arkitekturarekiko eta inguruarekiko eta hiriarekiko duten interesa piztea, jasangarritasunean heztea eta sormena sustatzea.

Ikasleek modu dibertigarrian eta interaktiboan, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, ikasten dute.

Tailer sortzaile hauek arkitekto batek garatu eta ematen ditu; horretarako, askotariko baliabideak erabiltzen ditu: infografiak, marrazkiak eta collageak, ebakigarriak, maketak eta eraikuntzak, mapak eta planoak, ipuinak eta animazioak, antzerkia eta musika.

Ahots tailerra

Tailer hau haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta dago. Tailerraren helburua egoki hitz egiten ikastea da, honela, abesteko, hitz egiteko, eskolak emateko eta abarretarako arazorik ez izateko.

  • Ahotsik gabe geratzen zara behin eta berriz?
  • Eztarria lehortu egiten zaizu eta eztul asko egiten duzu?
  • Eztarriko mina izaten duzu? Ahots-gabe geratzen zara?
  • Ahotsa lanerako tresna gisa erabiltzen duzu?

Aurreko galdera hauetakoren bati BAIETZ erantzun badiozu, zure ahotsa ondo erabiltzen ikasteko laguntza behar duzu.

Reiki tailerra

Reiki-a esku-ezarpen bidez bizi-energia kanalizatzeko eta transmititzeko teknika da, gizakiaren alderdi guztietan bakea eta oreka lortzeko erabiltzen da:

  • FISIKOAN: Minak, lesioak, metabolismoak eta bestelakoak hobetzeko.
  • EMOZIONALEAN: Arazo sentimentalak, oldarkortasuna, tristura, etab.
  • MENTALEAN: Ohitura txarrak, estresa, insomnioa, etab.
  • ESPIRITUALEAN: armonia, bakea, oreka, etab.

Reiki terapia norbanako guztiek jaso dezakete (heldu osasuntsuek, gaixoek, haurdun dauden emakumeek, haurrek eta haurtxoek); baita animaliek eta landareek ere.

“Guztiok dugu Reiki-a eskura, edozeinek egin dezake eta beti ekarriko dizkigu onurak”.
Jhon Curtin, Reiki irakaslea.

  • Gehienez ere 8 laguneko taldeak.
  • Ikastaroa taldeak osatu direnean hasten da eta eguna eta ordua ikasle guztien aukerak kontuan hartuz zehazten dira.